HASIERAN, SARRERA GUZTIAK DAUDE
gadgets para blogger

2011/11/15

KOKOFRUTEROA




·         ADINAà 7 urte
·         EGITEKO DENBORAà ordu bete
ZAILTASUN MAILAà erdikoa





·         MATERIALAK

o   Harri txikiak
o   Plastilina, berdea eta gorria
o   Kola
o   Akuarelak ( laranja, oria, marroia, berdea, gorria eta zuria)
o   Koko bat
o   Txotxa batzuk


1.     Harrien artean aukeratu beharko duzu fruita forma dutenak. Adibidez, udarea, platanoa, mandarinak edo marrubiak.






2.  Plastilinarekin fruitako hostoak egin beharko dituzu, fruitu guztientzat.



3.     Orain, egindako hostoak itsatsi beharko dituzu fruita bakoitzaren goizko partean, eta margotu txotxa batzuk marroiez fruita erdian itsasteko.



4.     Koko bat erditik moztu beharko duzu. Jaten dena hoztu eta hori izango da oinarria fruituak sartzeko.


PANPINA JAPONIARRA

·           ADINAà 7 urte
·           EGITEKO DENBORAà 30 minutu
·          ZAILATUN MAILAà baxua


MATERIALAK:
·         Ping pong pilota bat
·         Koloretako tenperak
·         Errotulkiak
·         Plastikozko botila txiki bat
·         Pistola gauzak itsasteko edo pegamento beroa

1.     Pegametuarekin ping pong pilo bat itsatsi plastikozko botila bati.  Gero utzi denbora nahikoa lehortzen.




2.     Margotu botila pintzel batekin eta akuarelarekin .




3.     Pintzel txiki batekin marraztu pilotan panpinaren begiak, ahoa, eta ilea. Gero utzi 30 minutu lehortzen.



4.     Laugarren pausu honetan egin behar duzuna botila dekoratzea da. Gogoratu panpina japoniarra dela eta botila bere kimonoa izango dela. Utzi lehortzen eta 30 minutu beranduago zure panpina prest egongo da.





2011/11/11

WEBQUEST

Webquest honetan lehen hezkuntzako plastikako irakasgaian oinarrituta dago. Honen helburu nagusia umeen arteari buruzko ezagutzak areagotzea da. 5 atal desberdinak ikusten dira:

-sarrera, non azaltzen da zeri buruzkoa den.
- atazak, non azaltzen da zein den helburu nagusia
- prozesua, non jarduera bakoitza burutzeko pausuak zeintzuk diren
- ebaluazioa:

http://www.phpwebquest.org/euskera/webquest/soporte_izquierda_w.php?id_actividad=1524&id_pagina=1

ETAPA DESBERDINAK


Ume bakoitzak bere haurtzaroan etapa desberdinak pasatzen ditu. Lehenengo haurtzaroan adibidez, zailtasun gehiago dituzte edertasuna kontzeptua ulertzeko, eta oso ohiko da ez bereiztea “edertasun den gauza bat, edo ona den gauza bat”.
Bigarren haurtzaroan, ordea, bere garapen psikologikoa aberasten doa, eta gai da aurreko kontzeptuak hobeto ulertzeko. Dena den, kontzeptu batzuk ez ditu oso argi ikusiko.
Azkenik, hirugarren haurtzarora heltzen denean ezaugarri guzti horiek bereizten ditu eta emozio egoerak proiektatzen hasten da. Hori guztia hobeto ulertzeko, honako taula honetan azaltzen da:

Lehengo haurtzaroa

Bigarren haurtzaroa
Hirugarren haurtzaroa
Ederra dena bereizteko gaitasuna
Unitate gutxiagoak eta sinpleak bereiztu


Unitate konplexuagoak eta zabalagoak bereiztu
Gizakien ezaugarri eta formak bereiztu
Jakintzak eta estetikako manifestazioak bereizteko gaitasuna
Ezin du banatu balioestatze artistikoa bereko ekintzengandik

Ekintzako edertasuna banatzen du oso konplexuak ez diren ekintzetan
Bere emozio egoera proiektatzen du objektu artistikoan
Ederra eta ona dena bereizteko gaitasuna
Ona eta ederra dena nahasten du

Ona eta ederra dena ondo bereizten du
Arte kontzeptuak moraltzat hartzen du























Ekintza sortzailea
Ume bakoitzak bere garapena psikologikoa garatzen doan bitartean pertzepziozko fakultatatea ere garatzen du.   Haur txikiaren prozesu ebolutiboa irudiak hizkerarekin lotuta daude, beraz, prozesu konplexua izaten da. Pixka bat handitzen denean gai da orientazio horiek kokatzeko testuinguru batean. Ume batek oso sortzailea izan daiteke, eta bakoitzak bere ezaugarriak gehituz, artearen manifestazio bat egiten du.
Aspalditik zer garrantzia dituen eskulanak lehenengo haurtzaroan, eta hauek ez ezik, musikaren hezkuntza ere konturatu ziren.  Gaur egungo kontzepzio pedagogikoek diote norberak ahal duen neurrian bere pontentziala garatu behar duela. Beraz, horretarako, hezkuntza tradizionalarekin amaitu behar dugu, bakoitzak bere ezaugarriak garatu ahal izateko. Hezkuntza berri hau, umeak duen indarra sortzailea hobeto landuko du. Horregatik, esan dezakezu umearentzat arte da, bide bat berak adierazi nahi duena esateko jarduera desberdinen bidez, marrazkiak, formak, irudiak…

BESTE BLOG BAT

Hurrengo sarrera honetan nire gaiari buruzko bi bi bloga bilatu behar izan dut. Aukeratutako gaia "eskulanak" da, beraz, ez da oso zaila izan beste bloga batzuk gaia berarekin aurkitzea. Sailkatu dudanak hauek dira:


Adibidez, hona dugu, "koloreztatu zer?. Nire ikaskide baten bloga da hau, eta ni bezala, gaia bera aukeratu du. Bere bloga nirearekin konparatuz hainbat antzekotasuna ikus daitezke. Goiko partean argazki handi bat jarri delako eta bertan blogaren izena jarri duelako. Gero sarrera moduan aurkezpen txiki bat egin du.
Bestalde, hainbat link bedinak ditugu, google, delicius eta abar.

Bloga hau oso ondo antolatuta dago, eta 2 zutabe erabili du gauzak hobeto ordena ahal izateko.
Dena den, poliki poliki forma ematen ari da, eta pixkanaka pixkanaka hobetzen doa. Animo Maialen!


Bestalde, hemen dugu beste bloga bat antzekoa dena " Asmatzen". Nire klaseko neska baten bloga da hau.  Blog hau oso deigarria iruditzen zait, oso koloretxua delako eta hainbat gauza argitaratu dituelako. Adibidez, inkesta bat, kontatzaile bat bisitak zenbatzeko eta hainbat gadets.



Nahiz eta denak gaia bera aukeratu, bakoitzaren bloga desberdina da, eta denak interesagarriak izan daitezke. Horregatik hemendik animatzen dizuet denak ikusteko, eta bertan agertzen diren eskulanak egiteko.

2011/11/06

ZISNEA

Eskulan honekin izugarrizko zisne bat egin ahalko duzu, horretarako bakarrik egin behar duzuna puasu guztiak jarraitzea da.

1-      Eskulan hau egiteko puxika zuri bat aukeratu behar duzu.  Aisatu behar duzu 8zm izan ezik. Lotu  iragazki bertan burbuila txiki bat eginez.




2-      Borobil bat egin burbuilaren muturrekin metro erdi neurrikoa.



       3- Gero beste bi borobil txikiagoak egin.



4- Orain saiatu behar zara borobil bat beste baten barruan sartzen.




5-      Gero zisneren lepoa egiteko erditik tolestu behar duzu eta presioa egin behar duzu 15 minutuz, ondo itsatsita geratzeko.





6-      Azkenik errotulki batekin begiak marraztu daitezke. Eta zisnea prest egongo da.





GLOBOFLEXIA

Ez zara inoiz konturatu puxika batzuekin mila forma eta mila panpina egin daitezkela? Seguru noizbait ikusi duzula, eta gogoz geratu zara zuk ere egiteko.  Baina lasai hemen ondo azaltzen da nola egin behar duzun globoflexia erabiliz.
Globoflexia egiteko ezinbestekoa da puxikak denda berezi batean erostea, puxikak oso luzeak izan behar direlako. Marka asko daude, beraz, joan frogatzen eta ikusiko duzu zein den gehiago gustatzen zaizun marka. Ez duzu ahaztu behar oso ohikoa izaten dela puxikak zulatzea, beraz, nahiko gogorrak izan behar dira hori gerta ez dadin.  Gainera komenigarria da, eraztunak ez izatea globoflexia egiten ari zaren bitartean edo atzazalak oso luzeak  izatea.  Jakin ezazu globoak aisatzeko tresna berezi batzuk existitzen direla, eta horiek asko lagundu ahal dizkigute.


EZPATA
Eskulan honekin  ezpata bat globoz eginda lortuko duzu. Pausu ondo jarraituz zure ezpata oso polita geratuko da. Baina horretarako adi egon behar zara! Animo!

1-    Hartu puxika bat eta hasi aisatzen, kontuz, utzi 3zm bete gabe. Korapilo bat egin, eta beheko partean beste bat.



2-    Figura tolestu behar duzu, akordeoi bat izango balitz bezala (3 pliege eginez)




3-    Akordeoinen erditik eutsi esku batekin eta bestearekin beste erdia biratu.






4- Horrela, 3 borobil lortuko ditugu.



Gabonak, urtebetetzeak...





































Dora







Donald