HASIERAN, SARRERA GUZTIAK DAUDE
gadgets para blogger

2011/09/30

PLASTIKA LEHEN HEZKUNTZA

Lehen hezkuntzan, hainbat irakasgai desberdinak ematen dira. Bloga hau eskulanetan zentratzen da, horregatik aipatzekoa da plastika irakasgaia. Plastika irakasgaia teoriak esaten duen bezala, besteak bezain garrantzitsua da. Baina errealitatera bueltatzen garenean ez dela horrela azkar konturatzen gara. Plastika ez dago matematika edo lengoia bezain baloratuta eta askotan orduak betetzeko besterik ez dela pentsatzen da.


Curriculunan ez dago adierazita zeintzuk diren ikasleek landu behar dituzten gaitasunak, izan ere, indarra gutxiekin hartzen da irakasgai hau. Alde batetik, metodologia desberdina aplikatzen da ematen denean, lan egiteko erak, klase aproposak, materialak, espazioak... eta hori guztiak metodologia tradizionala apurtzen duela esaten da, hau da, klasean eserita eta benetan merezi duena ikasten eta da aplikatzen irakasgai honekin. Bestalde, interesgarria iruditzen zait esatea, irakasleen gabeziak oso nabariak direla. Ez daude behar den bezela prestatuta gaitasun horiek lantzeko, eta ia gehienetan irudi libreak egiteko proposatzen diete ikasleei. Horrekin, ikasleek ez dute ikasten zein den arteren baliotasuna eta askoz gutxiago marrazteko teknikak edo printzipioak.



Beraz, argi dago arte arloa ez dela sozialki haintzakotzat hartzen, eta irakaslegoa ez dagoela behar bezala prestaturik. Garrantzitsua da aipatzea, ikastetxeetan ez daudela behar diren material eta baliabideak.



Sormena, autoadirazpena eta antzeko kontzeptoekin ohizko elkarketaren ondorioak hauek dira.


- artea ezin da irakatsi


- artea zerbait subjetiboa da


- artea ezin da irakatsi beste edozer jakinduri bezela


- hezkuntza artistikoa ez da ebaluatu


Lehen hezkuntzan, irakasgai hau besteak bezain garrantzitsua da, eta eta irakasleeak motibatuta egon behar dira ikasleei hori trasmititu ahal izateko.

KOLOREAK NAHASTEN





Aipatzekoa da, haurrak eskola hasten direnean etengaba gauzak ikasten ari direla. Plastikari dagokionez, ez ezik, beste arloetan ere hori gertatzen da. Ekintza eta jarduera guztiak egokitu behar dira haiek egin ahal izateko


2011/09/23

Aurkibidea




Quiero un índice en mi blog!
ONGI ETORRI DENORI!!!!

Janire naiz, gaur nire lehenengo bloga sortu dut IKT-ko irakasgaian. Aukeratu dudan gaia "eskulanak" da, eta bertan haibat gauza argitatuko ditut. Aitortzen dut, ez naizela bat ere abila teknologia berriekin, beraz, saiatuko naiz ahal dudan hoberen egiten.