HASIERAN, SARRERA GUZTIAK DAUDE
gadgets para blogger

2011/11/18

AUTOBIOGRAFIA ARTISTIKOA

Power ponint honetan ikus dezakezue zein izan den txikitatik egindako eskulan guztiak.


Hasteko, esan beharra dago urte batzuk pasa direla azken arteko klasea eman nuenetik. Aurten, magisteritzako, eta hain zuzen ere, lehen hezkuntzako bigarren maila nagoenez, arte hezkuntzan gehiago sakontzeko, eta ezagutzeko aukera gehiago izango ditugu.

PAUSOZ PAUSO...

2011/11/15

BITXIONTZI

·         MATERIALAK
o   Kutxa bat poxpolo
o   Margoak edo tenperak
o   Perla batzuk
o   Artaziak
o   Kolorezko paperak
o   Pintzel bat
o   Pegamentoa
o   Arkatz bat




4-    Margoarekin marraztu kutxak. Horretako aukeratu zuk nahi dituzun koloreak.




5-    Azkenik itsatsi egindako marrazkiak, (bihotzak, borobilak…) eta dekoratu. Orain hartutako perlak edo botonak itsatsi kutxa bakoitzaren erdian, hori kutxaren tiradorea izango baita. Jarri kutxa bakoitza bere tokian eta zure bitxiak gordetzeko prest izango duzu.




1-    Kartulinetan marraztu zuk nahi dituzun marrazkiak, bihotzak, borobilak… Gogoratu marrazki txikiak izan behar direla.





2-    Itsatsi kutxak bat bestearen gainean,3 edo 4 zutabe eraikinez.



4-    Moztu tira zabal bat kutxa guztiak itsasteko. Honekin bitxintzioren oinarria izango da

LOREAK ETA HOSTO LEHORRAK

Eskulan hau egiteko gure laguna Teok lagunduko digu.

1.      Eskulan hau egiteko hostoak eta loreak bildu behar dituzu, mendian ahal baldin bada hartu, hobeto, bestela etxean dauzkazun lorontzietatik hartu ditzakezue.
2.      Liburu handi bat bilatu behar duzu, zenbat eta handiagoa izan gero eta hobeto geratuko zaizu.
3.      Erditik ireki behar da liburua, eta jasotako loreak eta hostoak sartu.
4.      Itxi liburua eta gainean 3 liburu jarri pisua egiteko.
5.      Hori egin eta gero, 15-20 egun gutxi gora-behera itxaron beharko duzu hosto guztiak lehortzeko.
6.      Eguna iristen denean ireki liburua eta ikusiko duzu hostoak eta loreak nola geratu diren.
7.      Behin lehortuta gorde ditzakezu albun batean eta ikusiko duzu ze polita geratzen den. Izan ere, nahi baduzu marrazki bat egiteko erabili ditzakezu hostoak.


HUTXA

·         ABANTAILAK

·         Motrozitatearen garapena
·         Kreatibitatearen garapena
·         Etxeko ondakinaren erreziklapena
·         Ahorratzeko gaitasuna

·  Adinaà 6 urte

·  Denbora à ordu bete

·  Zailtasunaà baxua



·         MATERIALAK


·         Lata bat beheko tapa plastikozkoa izan behar da, adibidez, neskuik bote bat.
·         Kartulina bat
·         Zinta itsasteko
·         Errotulkiak
·         Kuter bat
·         Artaziak
·         Pegamento edo kola



1-     Eskulan hau egiteko lata bat behar duzu, hobeto geratuko goiko tapa plastizkoa baldin bada, adibidez, neskuik bote bat.




2-     Laguntza eskatu beharko duzu zulo txiki bat egiteko goiko tapan, zulo horretatik txanponak sartu ahal izateko.


3-     Marraztu rektangulo bat kartulina batean, horrekin gero botea estali ahal izateko.Ondo neurtu beharko duzu botea, altuera botea baino pixka bat  txikiagoa izan behar da, bestela ezin izango duzu tapa jarri. Zabalera zentimetro bat luzeagoa izan behar da, horrela ondo pegatuta geratuko da. Kartulina dekoratu dezakezu pegatinaekin, argazkiekin eta abar…




4-     Kartulina latan itsatsi behar duzu. Kola erabiltzen baduzu hobe da egun bat itxarotea, ondo pegatzeko. Hurrengo egunean zure hutxa prest egongo da aurrezten hasteko.


KOKOFRUTEROA




·         ADINAà 7 urte
·         EGITEKO DENBORAà ordu bete
ZAILTASUN MAILAà erdikoa





·         MATERIALAK

o   Harri txikiak
o   Plastilina, berdea eta gorria
o   Kola
o   Akuarelak ( laranja, oria, marroia, berdea, gorria eta zuria)
o   Koko bat
o   Txotxa batzuk


1.     Harrien artean aukeratu beharko duzu fruita forma dutenak. Adibidez, udarea, platanoa, mandarinak edo marrubiak.






2.  Plastilinarekin fruitako hostoak egin beharko dituzu, fruitu guztientzat.



3.     Orain, egindako hostoak itsatsi beharko dituzu fruita bakoitzaren goizko partean, eta margotu txotxa batzuk marroiez fruita erdian itsasteko.



4.     Koko bat erditik moztu beharko duzu. Jaten dena hoztu eta hori izango da oinarria fruituak sartzeko.


PANPINA JAPONIARRA

·           ADINAà 7 urte
·           EGITEKO DENBORAà 30 minutu
·          ZAILATUN MAILAà baxua


MATERIALAK:
·         Ping pong pilota bat
·         Koloretako tenperak
·         Errotulkiak
·         Plastikozko botila txiki bat
·         Pistola gauzak itsasteko edo pegamento beroa

1.     Pegametuarekin ping pong pilo bat itsatsi plastikozko botila bati.  Gero utzi denbora nahikoa lehortzen.




2.     Margotu botila pintzel batekin eta akuarelarekin .




3.     Pintzel txiki batekin marraztu pilotan panpinaren begiak, ahoa, eta ilea. Gero utzi 30 minutu lehortzen.



4.     Laugarren pausu honetan egin behar duzuna botila dekoratzea da. Gogoratu panpina japoniarra dela eta botila bere kimonoa izango dela. Utzi lehortzen eta 30 minutu beranduago zure panpina prest egongo da.





2011/11/11

WEBQUEST

Webquest honetan lehen hezkuntzako plastikako irakasgaian oinarrituta dago. Honen helburu nagusia umeen arteari buruzko ezagutzak areagotzea da. 5 atal desberdinak ikusten dira:

-sarrera, non azaltzen da zeri buruzkoa den.
- atazak, non azaltzen da zein den helburu nagusia
- prozesua, non jarduera bakoitza burutzeko pausuak zeintzuk diren
- ebaluazioa:

http://www.phpwebquest.org/euskera/webquest/soporte_izquierda_w.php?id_actividad=1524&id_pagina=1

ETAPA DESBERDINAK


Ume bakoitzak bere haurtzaroan etapa desberdinak pasatzen ditu. Lehenengo haurtzaroan adibidez, zailtasun gehiago dituzte edertasuna kontzeptua ulertzeko, eta oso ohiko da ez bereiztea “edertasun den gauza bat, edo ona den gauza bat”.
Bigarren haurtzaroan, ordea, bere garapen psikologikoa aberasten doa, eta gai da aurreko kontzeptuak hobeto ulertzeko. Dena den, kontzeptu batzuk ez ditu oso argi ikusiko.
Azkenik, hirugarren haurtzarora heltzen denean ezaugarri guzti horiek bereizten ditu eta emozio egoerak proiektatzen hasten da. Hori guztia hobeto ulertzeko, honako taula honetan azaltzen da:

Lehengo haurtzaroa

Bigarren haurtzaroa
Hirugarren haurtzaroa
Ederra dena bereizteko gaitasuna
Unitate gutxiagoak eta sinpleak bereiztu


Unitate konplexuagoak eta zabalagoak bereiztu
Gizakien ezaugarri eta formak bereiztu
Jakintzak eta estetikako manifestazioak bereizteko gaitasuna
Ezin du banatu balioestatze artistikoa bereko ekintzengandik

Ekintzako edertasuna banatzen du oso konplexuak ez diren ekintzetan
Bere emozio egoera proiektatzen du objektu artistikoan
Ederra eta ona dena bereizteko gaitasuna
Ona eta ederra dena nahasten du

Ona eta ederra dena ondo bereizten du
Arte kontzeptuak moraltzat hartzen du























Ekintza sortzailea
Ume bakoitzak bere garapena psikologikoa garatzen doan bitartean pertzepziozko fakultatatea ere garatzen du.   Haur txikiaren prozesu ebolutiboa irudiak hizkerarekin lotuta daude, beraz, prozesu konplexua izaten da. Pixka bat handitzen denean gai da orientazio horiek kokatzeko testuinguru batean. Ume batek oso sortzailea izan daiteke, eta bakoitzak bere ezaugarriak gehituz, artearen manifestazio bat egiten du.
Aspalditik zer garrantzia dituen eskulanak lehenengo haurtzaroan, eta hauek ez ezik, musikaren hezkuntza ere konturatu ziren.  Gaur egungo kontzepzio pedagogikoek diote norberak ahal duen neurrian bere pontentziala garatu behar duela. Beraz, horretarako, hezkuntza tradizionalarekin amaitu behar dugu, bakoitzak bere ezaugarriak garatu ahal izateko. Hezkuntza berri hau, umeak duen indarra sortzailea hobeto landuko du. Horregatik, esan dezakezu umearentzat arte da, bide bat berak adierazi nahi duena esateko jarduera desberdinen bidez, marrazkiak, formak, irudiak…

BESTE BLOG BAT

Hurrengo sarrera honetan nire gaiari buruzko bi bi bloga bilatu behar izan dut. Aukeratutako gaia "eskulanak" da, beraz, ez da oso zaila izan beste bloga batzuk gaia berarekin aurkitzea. Sailkatu dudanak hauek dira:


Adibidez, hona dugu, "koloreztatu zer?. Nire ikaskide baten bloga da hau, eta ni bezala, gaia bera aukeratu du. Bere bloga nirearekin konparatuz hainbat antzekotasuna ikus daitezke. Goiko partean argazki handi bat jarri delako eta bertan blogaren izena jarri duelako. Gero sarrera moduan aurkezpen txiki bat egin du.
Bestalde, hainbat link bedinak ditugu, google, delicius eta abar.

Bloga hau oso ondo antolatuta dago, eta 2 zutabe erabili du gauzak hobeto ordena ahal izateko.
Dena den, poliki poliki forma ematen ari da, eta pixkanaka pixkanaka hobetzen doa. Animo Maialen!


Bestalde, hemen dugu beste bloga bat antzekoa dena " Asmatzen". Nire klaseko neska baten bloga da hau.  Blog hau oso deigarria iruditzen zait, oso koloretxua delako eta hainbat gauza argitaratu dituelako. Adibidez, inkesta bat, kontatzaile bat bisitak zenbatzeko eta hainbat gadets.



Nahiz eta denak gaia bera aukeratu, bakoitzaren bloga desberdina da, eta denak interesagarriak izan daitezke. Horregatik hemendik animatzen dizuet denak ikusteko, eta bertan agertzen diren eskulanak egiteko.

2011/11/06

ZISNEA

Eskulan honekin izugarrizko zisne bat egin ahalko duzu, horretarako bakarrik egin behar duzuna puasu guztiak jarraitzea da.

1-      Eskulan hau egiteko puxika zuri bat aukeratu behar duzu.  Aisatu behar duzu 8zm izan ezik. Lotu  iragazki bertan burbuila txiki bat eginez.




2-      Borobil bat egin burbuilaren muturrekin metro erdi neurrikoa.



       3- Gero beste bi borobil txikiagoak egin.



4- Orain saiatu behar zara borobil bat beste baten barruan sartzen.




5-      Gero zisneren lepoa egiteko erditik tolestu behar duzu eta presioa egin behar duzu 15 minutuz, ondo itsatsita geratzeko.





6-      Azkenik errotulki batekin begiak marraztu daitezke. Eta zisnea prest egongo da.