HASIERAN, SARRERA GUZTIAK DAUDE
gadgets para blogger

2011/11/04

LEHEN HEZKUNTZA: INFORMAZIOAREN TRATAMENDUA ETA GAITASUN DIGITLA

EAEko curriculuma eta NFK-ko curriculum artean desberdinatsun gutxi ikus daitezke. Biek 8 oinarrizko gaitasun dauzkate, eta izenak desberdinak izan arren, bakoitzak eskatzen diren helburuak berdinak dira.

Euskal Autonomia Erkidegoko Oinarrizko Hezkuntzaren curriculumaren barnean, 7.artikuluan oinarrizko gaitasunak finkatzean hezkuntzan izan behar diren gaitasun orokor batzuk definitzen ditu. Horiek hauek dira: arduraz eta autonomiaz bizitzen ikastea; ikasten eta pentsatzen ikastea, eta informazioa interpretatzea,sortzea eta ebaluatzea; hizkuntza ofizialean, eta, gutxienez, atzerriko hizkuntza batean hitz egiten ikastea; elkarrekin bizitzen ikastea; pertsona giza garatzen ikastea; eta azkenik, egiten eta ekiten ikastea. Gaitasun hauek ikasle guztiak garatu behar dituzte heziketa bere helburua lortzeko, hezteko.




Gaitasun orokor horietaz aparte zortzi hauetako batzuk zehar izaera dute, beste batzuk irakasgai edo curriculumeko arlo batekin edo batzuekin lotura dute. Oinarrizko gaitasun guztiak garrantzia berdina dute eta horrez gain guztiak elkarrekin lotuta daude. Hauek dira oinarrizko gaitasunak: zientzia-teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna; ikasten ikasteko gaitasuna; matematikako gaitasuna; hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna; informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna; gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna; giza eta arte-kulturarako gaitasuna; eta azkenik, norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna.

·         Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna:
Informazioa bilatzean, lortzean, prozesatzean, komunikatzean eta informazio hori jakitate bilakatzean datza gaitasun hau. Informazioa bilatzea, hautatzea, erregistratzea, tratatzea eta aztertzea eskatzen du; teknika eta estrategia egokiak erabiliz eta informazio-iturriari eta erabilitako informazio euskarriari erreparatuta.Informazioa jakintza bihurtzeko, informazioa ulertu egin behar da, eta norberak aurrez dituen jakintza eskemetan sartu, horrez gain komunikatu egin behar da informazio hori.
Teknologia digitala erabiltzean, etekin osoa atera behar zaie informazioko eta komunikazioko teknologiei, eta, horretarako, sistema teknologikoen izaera eta funtzionamendua ulertu egin behar da, eta teknologia horien aldaketak pertsonengan eta lan- eta gizarte-esparruan duten eragina atzitu. Teknologia digitala erabiltzeak: eskura dauden baliabide teknologikoak ohikotasunez erabiltzea, eguneroko bizitzako arazoak modu eraginkorrean konpontzeko. Teknologia digitala erabiltzeko ikasle batek baldintza hauek bete behar ditu: autonomiaz, eraginkortasunez, arduaz, ikuspegi kiritkoz eta zuhurtasunez baloratu behar du, eta bete behar ditu gizarteak informazioko eta informazio-iturrietako euskarrien erabilerako adostu jokabide-arauak.


No hay comentarios: