HASIERAN, SARRERA GUZTIAK DAUDE
gadgets para blogger

2011/12/08

COLLAGE


Ezaugarri psikikoei dagokionez, erretratua egiterakoan pertsonen ezaugarri psikikoak harrapatuz: begiak, sudurra, ileak, silueta, jantziak, jarrerak, keinuak, eta abarren bidez islatzen dira. Beraz, ezaugarri hau guztiak  interpretzarakoan kontuan hartu behar dira.
Bestalde, garrantzitsua da pertsonaiaren inguruaren bidez islatzen diren ezaugarri psikologikoak, esate baterako, lanbidea, familia, lagunak bertan islatuz.

Ariketa hau oso aproposa iruditzen zait Lehen Hezkuntzako gela batean, hain zuzen ere, 4. mailan egiteko. Ariketa batean gauza asko lantzen baitira,  denak bezain garrantzitsuak. Alde batetik banakako lana ez ezik, taldeko lana ere sustatzen duelako.
     Hainbat propietateak kontuan hartuz, sakontasuna, pertzepzioa eta proportzioa posiblea da horrelako collage bat egiteko.
     Hasieran banakako lana egin behar da, folio batean gure argazki bat jartzen dugu eta hortik imaginazioa handitzen utzi behar diogu gure asmatutako gorputza egiteko. Behin hori eginda taldeko lanari lekua utziko diogu. Kartulina handi batean lehen aipatutako propietateak kontuan hartuz itsatsi behar dugu bakoitzaren irudia.
Gainera, taldean lan egiteak lana aurrezten du sortu daitezken araozak denon artean konpondu ahal izateko.


  
Nire erretratua egiteko hainbat gauza kontuan hartu behar izan ditut. Hasiera batean, zailtasun batzuekin topo egin dut, ez nekielako nondik jo behar nuen. Beraz, nondik nora joan nahi nuen pentsatu dut, eta paper batean zirriborro moduan perspektiba teknika erabiliz, silueta marraztu dut, kontuan hartuz, gorputza zazpi aldiz burua izan behar dela. Hortik aurrea, aldizkari desberdinetan gauzak topatzen hasi nintzen.
  Lehenengo kollage honekin perspektiba landu egin dut. Horretarako, bi argazki tamaina desberdinetakoak aukeratu ditut. Aldizkari batzuk erabiliz gorputzaren atal guztiak eraiki ditut, (burua, hankak…) beti errespetatzen perspektibaren teknikak.
  Hori egin eta gero irudi guztiak bildu ditugu eta perspektibaren irizpideak bete ditugu horma irudian irudiak jartzeko. Horrela definitu dezakegu perspektiba, plano baten gainean objektu gorpuzdun bat marrazteko artea eta era berean sentsazio berdina ematen objektu errealak ematen duten sentsazioa puntu konkretu batetik ikusten direnean. Horrela, gauzak koskorra moduan agertu behar dira paper orri baten gainean. Espazio-irudi bat eman behar dute bere inguruan eta horrekin batera, distantzia-sensatzioa.

No hay comentarios: