HASIERAN, SARRERA GUZTIAK DAUDE
gadgets para blogger

2011/12/14

Haurraren marrazketak

Denbora pasa ahala, adimenaren garapenari buruzko teoria eta norabide ezberdinak egon dira, beraz, pentsamendu eta garapenaren eboluzio bat eman da pedagogia arloan. 50. Hamarkadako eredu Konduktistatik azken urteotara arte, iraultza eta pedagogo ospetsuek beren proposamenak burutu dituzte. Adibidez, Piaget-ek garapenaren deskripzio bat eman zuen: ‘’ Gizakiari hunkitzen diona eta inguruarekin interakzioan ematen den prozesua ’’ edo Gardner-rek teoria bat bultzatu zuen: ‘’ Giza garapenari buruzko ikerketak lagundu diezaioke irakaslegoari ’’. Beste pedagogo moderno batzuk aipatzeari, Lowendfeld edo Parson aipu egingo ditugu. Bakoitzak sailkapen bat egin zuen, garapenaren prozesuaren arabera. Dena den, denak bat etortzen ziren aspektu batean, edozein haurrak sormenaren garapenerako kapazitatea daukate, eta irakasleon funtzioa baldintzak eskaintzea da, beren ahalmenak garatzeko. Helburua ez da egindako lanak kopiatzea, baizik eta sentimenduak erabiltzea eta lan askeak egitea.

Haurrek urteen zehar pausuak ematen dituzte artearen eremuan, eta eboluzio argia ikusi ahal da haien lehenengo trazuetatik Derrigorrezko Bigarren Eskolara arte. Artelanen inguruan erantzun ezberdinak ematen dituzte, beren garapen kognitiboaren arabera.  Gainera, ume bakoitzak erritmo bat dauka, eta hori zaindu eta errespetatu egin behar da.

No hay comentarios: