HASIERAN, SARRERA GUZTIAK DAUDE
gadgets para blogger
Mostrando entradas con la etiqueta Haur hezkuntza. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Haur hezkuntza. Mostrar todas las entradas

2011/12/14

AZKEN HAUSNARKETA

Amaitzeko, eta IKT-ko ikasgaia borobiltzeko, azken hausnarketa egitea aproposa iruditu zait. Alde batetik, esan beharra dago hasi ginean irakasgai honekin ez nekien nondik nora joango ginen. Denbora pasa ahala, oso baliagarria izan dela konturatu naiz.
Irakasgai hau bi atal desberdinetan banatuta egon da alde batetik klase magistralak eta bestetik praktikak. Izan ere, aipatzekoa da klase praktikak magistralak baina askoz aberasgarriagoak izan direla. Astero klasean 4 ordu irakasgai honi eman diodan arren,  etxean ere ordu batzuk ematea garrantzitsua izan da.
Or-ohar oso pozik nago irakasgai honekin, hasieran ez nintzen oso trebea izan teknologia berriekin, baina azkenean nire bloga sortzeko gai izan naiz.
Oso baliabide ona iruditzen zait lehen hezkuntzako gela batean erabiltzeko. Hainbat gauza argitaratu ez ezik gurasoekin harremanetan egoteko baliagarria delako.
Azkenik esan beharra dago, gustatuko litzaidakeela jarraitzea blog honekin, gauza gehiago argitaratzeko eta nire ezagutzak handitzeko.
Eskerrik asko “kolore biziak” bloga bisitatu dutenei eta ondo izan!!
JANIRE REKALDE.
LEHEN HEZKUNTZAKO 32. TALDEA

MARRAZKIAK AZTERTZEN

a)    Zirriborroa (2-4 urte)
Ordenatu gabeko zirriborroa (2 urte)
§  Ezaugarri orokorrak:
o   Ez da errepikakorra
o   Ez du begiratzen marrazten duena
o   Tresnaren erabilpen eskasa
o   Mugimendu handia

Zirriborroa kontrolatua (2-3 urte)
§  Ezaugarri orokorrak:
o       Mugimendua eta tresnaren arteko lotura
o       Tresnaren kontrola, garapen motorra
o       Forma dominanteak, errepikakorrak
o       Traza handiak

 
Izena duen zirriborroa (3-4 urte)
§  Ezaugarri orokorrak:
o      Funtzio errepresentatiboa, figurazioa
o      Proiektatzen hasi
o      Funtzio narratiboa


a)     Aurreskematikoa (4-7 urte)
§  Ezaugarri orokorrak:
o   Modu desberdinak sortzen dira
o   Kontzienteki erabakitzen dituzte formak
o   Inguruarekin zerikusia du
o   Formak ondo zehaztuak
o   Forma bakoitzak esanahi bat du
o   Buruandiak
o   Oinarrizko formak

a)    Eskematikoa (7-9 urte)
§  Ezaugarri orokorrak:
o   Inguruko harremanak islatzen dira
o   Formak azaltzea
o   Giza irudien baten eskema
o   Esperientzia errepikatzea da beste batera iritsi arte

d) Errealismoaren fasea (9-11 urte)
§  Ezaugarri orokorrak
o   Irudi geometrikoak agertzen dira
o   Jantzian jartzen du arreta
o   Lur lerroa gainditzen du
o   Planoa azaltzen da
o   Detailean jartzen du arreta

 

Haurraren marrazketak

Denbora pasa ahala, adimenaren garapenari buruzko teoria eta norabide ezberdinak egon dira, beraz, pentsamendu eta garapenaren eboluzio bat eman da pedagogia arloan. 50. Hamarkadako eredu Konduktistatik azken urteotara arte, iraultza eta pedagogo ospetsuek beren proposamenak burutu dituzte. Adibidez, Piaget-ek garapenaren deskripzio bat eman zuen: ‘’ Gizakiari hunkitzen diona eta inguruarekin interakzioan ematen den prozesua ’’ edo Gardner-rek teoria bat bultzatu zuen: ‘’ Giza garapenari buruzko ikerketak lagundu diezaioke irakaslegoari ’’. Beste pedagogo moderno batzuk aipatzeari, Lowendfeld edo Parson aipu egingo ditugu. Bakoitzak sailkapen bat egin zuen, garapenaren prozesuaren arabera. Dena den, denak bat etortzen ziren aspektu batean, edozein haurrak sormenaren garapenerako kapazitatea daukate, eta irakasleon funtzioa baldintzak eskaintzea da, beren ahalmenak garatzeko. Helburua ez da egindako lanak kopiatzea, baizik eta sentimenduak erabiltzea eta lan askeak egitea.

Haurrek urteen zehar pausuak ematen dituzte artearen eremuan, eta eboluzio argia ikusi ahal da haien lehenengo trazuetatik Derrigorrezko Bigarren Eskolara arte. Artelanen inguruan erantzun ezberdinak ematen dituzte, beren garapen kognitiboaren arabera.  Gainera, ume bakoitzak erritmo bat dauka, eta hori zaindu eta errespetatu egin behar da.

2011/12/08

HAUSNARKETA OROKORRA

Haur hezkuntzatik gaur egun arte izan dudan ibilbide artistikoa kontuan hartuta, konturatzen naiz ez dudala asko garatu arteko gaitasuna. Hori dela eta, izan ditudan irakasleak nahiko pasiboak izan dira, batez ere, Lehen hezkuntzan, horregatik ia gehienetan marrazki libreak egiten genituen, beste arlo desberdinak ukitu gabe.  Plastikako klaseak ez zeuden bat ere antolatuta, eta askotan ordu hauek  etxerako lanak egiteko erabiltzen genituen.
Gaur egun, ordea, unibertsitatean landu dugun irakasgai honetan esan dezaket arte hezkuntzatik hurbilketa handia egin dudala. Teoriaren aldetik ez ezik praktikaren aldetik ere, nire ezagutzak hobetu egin ditut.  Eta horrekin batera ikasi dut, marrazki bat egiteaz gain, benetan balio duena, ondo interpretatzea da, hau da, azalpenak eman, egiten ari garenaz mintzatu, arte mugimendu eta korronteak ikusi, arte esparruak deskubritu, artearen historian pixkatxo bat kokatu, gure mugak ezagutu…
Hori dela eta, hainbat oztopoekin topo egin dut irakasgai honetan, inoiz ez dudalako artearen historia klasean landu eta arlo praktikoa ere ez. Beraz, marrazki sinple bat egitean txikitan erabiltzen nuen eskema egiten jarraitzen dut.
Horregatik pentsatzen dut komenigarria izango litzatekeela Arte hezkuntzaren inguruko ezagutzak ere plazaratzea,


GIZA IRUDIA

Hemen agertzen den irudia, marrazki ohikoena izan daiteke. Joera handia dugu paper erdian marrazteko, eta batzuetan airean egongo balitz bezala islatzeko. Ia gehienek besoak beherantz eta oina bat alde batera eta bestea beste batera marrazteko joera handia dugu. Kasu honetan ez da betetzen egin  behar diren propietateak, gorputza ez delako zazpi aldiz burua.  Hemen adibidez, soinekoa galtzak baino errezagoa da marrazteko, eta horregatik hortik abiatzen gara ia neska guztiak, lana erraztuz.



Lehen hezkuntzako erabiltzeko definizioa:

Artea ez da gauza finko bat, aldatzen joaten den diziplina da. Arteak alderdi asko hartzen ditu, historian zehar ezaugarri desberdinak izan ditu baino arte berez, espresatzea da, eta horretarako modu desberdinak daude, edertasuna, irudia…

2011/12/02

Aukerak ezagutzen

Programa honen bidez, aukera izango dugu bideo batzuk ikusteko. Oso deigarriak dira, batez ere umeen arreta pizteko eginda daudelako. Oso baliabide ona izan daiteke ikasteko, koloreak nahasten, mezklak egiten besteak beste. Izugarrizko baliabide bihur daiteke haurraren garapenean eta honetaz baliatzea aukera onena. Hurrengo egunetan bideo gehitzen joango naiz, dena den, proposamenak jasotzeko prest nago! ondo izan eta asko ikasi!



ESKULAN GEHIAGO

Hemen aukera hona aurkituko duzue umeekin hainbat eskulanak egiteko. Materialaren aldetik, oso aproposak dira, zeren eta eskulan gehienak paperarekin eginda dudelako. Pausuz pausu agertzen dira jarraitu beharreko pausuak, eta bakoitzak nahi dituen aldaketak egin ditzake! Anima zaitez!!!!!

2011/11/18

AUTOBIOGRAFIA ARTISTIKOA

Power ponint honetan ikus dezakezue zein izan den txikitatik egindako eskulan guztiak.


Hasteko, esan beharra dago urte batzuk pasa direla azken arteko klasea eman nuenetik. Aurten, magisteritzako, eta hain zuzen ere, lehen hezkuntzako bigarren maila nagoenez, arte hezkuntzan gehiago sakontzeko, eta ezagutzeko aukera gehiago izango ditugu.

PAUSOZ PAUSO...

2011/11/15

LOREAK ETA HOSTO LEHORRAK

Eskulan hau egiteko gure laguna Teok lagunduko digu.

1.      Eskulan hau egiteko hostoak eta loreak bildu behar dituzu, mendian ahal baldin bada hartu, hobeto, bestela etxean dauzkazun lorontzietatik hartu ditzakezue.
2.      Liburu handi bat bilatu behar duzu, zenbat eta handiagoa izan gero eta hobeto geratuko zaizu.
3.      Erditik ireki behar da liburua, eta jasotako loreak eta hostoak sartu.
4.      Itxi liburua eta gainean 3 liburu jarri pisua egiteko.
5.      Hori egin eta gero, 15-20 egun gutxi gora-behera itxaron beharko duzu hosto guztiak lehortzeko.
6.      Eguna iristen denean ireki liburua eta ikusiko duzu hostoak eta loreak nola geratu diren.
7.      Behin lehortuta gorde ditzakezu albun batean eta ikusiko duzu ze polita geratzen den. Izan ere, nahi baduzu marrazki bat egiteko erabili ditzakezu hostoak.


KOKOFRUTEROA




·         ADINAà 7 urte
·         EGITEKO DENBORAà ordu bete
ZAILTASUN MAILAà erdikoa





·         MATERIALAK

o   Harri txikiak
o   Plastilina, berdea eta gorria
o   Kola
o   Akuarelak ( laranja, oria, marroia, berdea, gorria eta zuria)
o   Koko bat
o   Txotxa batzuk


1.     Harrien artean aukeratu beharko duzu fruita forma dutenak. Adibidez, udarea, platanoa, mandarinak edo marrubiak.






2.  Plastilinarekin fruitako hostoak egin beharko dituzu, fruitu guztientzat.



3.     Orain, egindako hostoak itsatsi beharko dituzu fruita bakoitzaren goizko partean, eta margotu txotxa batzuk marroiez fruita erdian itsasteko.



4.     Koko bat erditik moztu beharko duzu. Jaten dena hoztu eta hori izango da oinarria fruituak sartzeko.


2011/11/11

ETAPA DESBERDINAK


Ume bakoitzak bere haurtzaroan etapa desberdinak pasatzen ditu. Lehenengo haurtzaroan adibidez, zailtasun gehiago dituzte edertasuna kontzeptua ulertzeko, eta oso ohiko da ez bereiztea “edertasun den gauza bat, edo ona den gauza bat”.
Bigarren haurtzaroan, ordea, bere garapen psikologikoa aberasten doa, eta gai da aurreko kontzeptuak hobeto ulertzeko. Dena den, kontzeptu batzuk ez ditu oso argi ikusiko.
Azkenik, hirugarren haurtzarora heltzen denean ezaugarri guzti horiek bereizten ditu eta emozio egoerak proiektatzen hasten da. Hori guztia hobeto ulertzeko, honako taula honetan azaltzen da:

Lehengo haurtzaroa

Bigarren haurtzaroa
Hirugarren haurtzaroa
Ederra dena bereizteko gaitasuna
Unitate gutxiagoak eta sinpleak bereiztu


Unitate konplexuagoak eta zabalagoak bereiztu
Gizakien ezaugarri eta formak bereiztu
Jakintzak eta estetikako manifestazioak bereizteko gaitasuna
Ezin du banatu balioestatze artistikoa bereko ekintzengandik

Ekintzako edertasuna banatzen du oso konplexuak ez diren ekintzetan
Bere emozio egoera proiektatzen du objektu artistikoan
Ederra eta ona dena bereizteko gaitasuna
Ona eta ederra dena nahasten du

Ona eta ederra dena ondo bereizten du
Arte kontzeptuak moraltzat hartzen du























Ekintza sortzailea
Ume bakoitzak bere garapena psikologikoa garatzen doan bitartean pertzepziozko fakultatatea ere garatzen du.   Haur txikiaren prozesu ebolutiboa irudiak hizkerarekin lotuta daude, beraz, prozesu konplexua izaten da. Pixka bat handitzen denean gai da orientazio horiek kokatzeko testuinguru batean. Ume batek oso sortzailea izan daiteke, eta bakoitzak bere ezaugarriak gehituz, artearen manifestazio bat egiten du.
Aspalditik zer garrantzia dituen eskulanak lehenengo haurtzaroan, eta hauek ez ezik, musikaren hezkuntza ere konturatu ziren.  Gaur egungo kontzepzio pedagogikoek diote norberak ahal duen neurrian bere pontentziala garatu behar duela. Beraz, horretarako, hezkuntza tradizionalarekin amaitu behar dugu, bakoitzak bere ezaugarriak garatu ahal izateko. Hezkuntza berri hau, umeak duen indarra sortzailea hobeto landuko du. Horregatik, esan dezakezu umearentzat arte da, bide bat berak adierazi nahi duena esateko jarduera desberdinen bidez, marrazkiak, formak, irudiak…

2011/10/25

MATERIALAK

Arte lanak egiterakoan kontuan hartu behar dugu zein material erabiliko dugun. Arte hezkuntzan material ugari erabiltzen da lan desberdinak egin ahal izateko. Beraz, segun zein lana egiten den baliabide batzuk aukeratzen dira.

Erabiltzen diren oinarrizko materialak hauek izaten dira:


- Arte lanak egiterakoan kontuan hartu behar dugu zein material erabiliko dugun.
- Arte hezkuntzan, material ugari erabiltzen da lan desberdinak egin ahal izateko. Beraz, segun zein lan egiten den baliabide batzuk aukeratzen dira.
- Erabiltzen diren materialak besteak beste, hauek izaten dira: margoak, errotulkiak, pegamentoa, artaziak, pintzelak, kartulinak, erregla, paper mota desberdinak (papel pinotxo, felofan,...) puntzoia, akuarelak...

Izan ere, eskulanak egiteko edozein materialaz baliatu gaitezke. Artilea, haria, fieltroa, oihala, plastikoa, egurra, alanbrea... baliabideak mugaezinak izaten dira.