HASIERAN, SARRERA GUZTIAK DAUDE
gadgets para blogger

2011/11/06

ZISNEA

Eskulan honekin izugarrizko zisne bat egin ahalko duzu, horretarako bakarrik egin behar duzuna puasu guztiak jarraitzea da.

1-      Eskulan hau egiteko puxika zuri bat aukeratu behar duzu.  Aisatu behar duzu 8zm izan ezik. Lotu  iragazki bertan burbuila txiki bat eginez.




2-      Borobil bat egin burbuilaren muturrekin metro erdi neurrikoa.



       3- Gero beste bi borobil txikiagoak egin.



4- Orain saiatu behar zara borobil bat beste baten barruan sartzen.




5-      Gero zisneren lepoa egiteko erditik tolestu behar duzu eta presioa egin behar duzu 15 minutuz, ondo itsatsita geratzeko.





6-      Azkenik errotulki batekin begiak marraztu daitezke. Eta zisnea prest egongo da.





GLOBOFLEXIA

Ez zara inoiz konturatu puxika batzuekin mila forma eta mila panpina egin daitezkela? Seguru noizbait ikusi duzula, eta gogoz geratu zara zuk ere egiteko.  Baina lasai hemen ondo azaltzen da nola egin behar duzun globoflexia erabiliz.
Globoflexia egiteko ezinbestekoa da puxikak denda berezi batean erostea, puxikak oso luzeak izan behar direlako. Marka asko daude, beraz, joan frogatzen eta ikusiko duzu zein den gehiago gustatzen zaizun marka. Ez duzu ahaztu behar oso ohikoa izaten dela puxikak zulatzea, beraz, nahiko gogorrak izan behar dira hori gerta ez dadin.  Gainera komenigarria da, eraztunak ez izatea globoflexia egiten ari zaren bitartean edo atzazalak oso luzeak  izatea.  Jakin ezazu globoak aisatzeko tresna berezi batzuk existitzen direla, eta horiek asko lagundu ahal dizkigute.


EZPATA
Eskulan honekin  ezpata bat globoz eginda lortuko duzu. Pausu ondo jarraituz zure ezpata oso polita geratuko da. Baina horretarako adi egon behar zara! Animo!

1-    Hartu puxika bat eta hasi aisatzen, kontuz, utzi 3zm bete gabe. Korapilo bat egin, eta beheko partean beste bat.



2-    Figura tolestu behar duzu, akordeoi bat izango balitz bezala (3 pliege eginez)




3-    Akordeoinen erditik eutsi esku batekin eta bestearekin beste erdia biratu.






4- Horrela, 3 borobil lortuko ditugu.



Gabonak, urtebetetzeak...





































Dora







Donald











Daisy










Edurnezuri







Barrio Sesamo















Bambi




Abeja Maia

2011/11/04

LEHEN HEZKUNTZA: INFORMAZIOAREN TRATAMENDUA ETA GAITASUN DIGITLA

EAEko curriculuma eta NFK-ko curriculum artean desberdinatsun gutxi ikus daitezke. Biek 8 oinarrizko gaitasun dauzkate, eta izenak desberdinak izan arren, bakoitzak eskatzen diren helburuak berdinak dira.

Euskal Autonomia Erkidegoko Oinarrizko Hezkuntzaren curriculumaren barnean, 7.artikuluan oinarrizko gaitasunak finkatzean hezkuntzan izan behar diren gaitasun orokor batzuk definitzen ditu. Horiek hauek dira: arduraz eta autonomiaz bizitzen ikastea; ikasten eta pentsatzen ikastea, eta informazioa interpretatzea,sortzea eta ebaluatzea; hizkuntza ofizialean, eta, gutxienez, atzerriko hizkuntza batean hitz egiten ikastea; elkarrekin bizitzen ikastea; pertsona giza garatzen ikastea; eta azkenik, egiten eta ekiten ikastea. Gaitasun hauek ikasle guztiak garatu behar dituzte heziketa bere helburua lortzeko, hezteko.


2011/11/03

ARMIARMA

Armiarma hau oso aproposa da Halowen egiteko, eta gainera susto handiak eman ahal dituzu berarekin.

Materialak:
-       Bi puxika
-       Artaziak
-       Kartulina beltza eta zuria
-       Pegamentua




2011/10/25

MATERIALAK

Arte lanak egiterakoan kontuan hartu behar dugu zein material erabiliko dugun. Arte hezkuntzan material ugari erabiltzen da lan desberdinak egin ahal izateko. Beraz, segun zein lana egiten den baliabide batzuk aukeratzen dira.

Erabiltzen diren oinarrizko materialak hauek izaten dira:


- Arte lanak egiterakoan kontuan hartu behar dugu zein material erabiliko dugun.
- Arte hezkuntzan, material ugari erabiltzen da lan desberdinak egin ahal izateko. Beraz, segun zein lan egiten den baliabide batzuk aukeratzen dira.
- Erabiltzen diren materialak besteak beste, hauek izaten dira: margoak, errotulkiak, pegamentoa, artaziak, pintzelak, kartulinak, erregla, paper mota desberdinak (papel pinotxo, felofan,...) puntzoia, akuarelak...

Izan ere, eskulanak egiteko edozein materialaz baliatu gaitezke. Artilea, haria, fieltroa, oihala, plastikoa, egurra, alanbrea... baliabideak mugaezinak izaten dira.