2011/12/08

HAUSNARKETA OROKORRA

Haur hezkuntzatik gaur egun arte izan dudan ibilbide artistikoa kontuan hartuta, konturatzen naiz ez dudala asko garatu arteko gaitasuna. Hori dela eta, izan ditudan irakasleak nahiko pasiboak izan dira, batez ere, Lehen hezkuntzan, horregatik ia gehienetan marrazki libreak egiten genituen, beste arlo desberdinak ukitu gabe.  Plastikako klaseak ez zeuden bat ere antolatuta, eta askotan ordu hauek  etxerako lanak egiteko erabiltzen genituen.
Gaur egun, ordea, unibertsitatean landu dugun irakasgai honetan esan dezaket arte hezkuntzatik hurbilketa handia egin dudala. Teoriaren aldetik ez ezik praktikaren aldetik ere, nire ezagutzak hobetu egin ditut.  Eta horrekin batera ikasi dut, marrazki bat egiteaz gain, benetan balio duena, ondo interpretatzea da, hau da, azalpenak eman, egiten ari garenaz mintzatu, arte mugimendu eta korronteak ikusi, arte esparruak deskubritu, artearen historian pixkatxo bat kokatu, gure mugak ezagutu…
Hori dela eta, hainbat oztopoekin topo egin dut irakasgai honetan, inoiz ez dudalako artearen historia klasean landu eta arlo praktikoa ere ez. Beraz, marrazki sinple bat egitean txikitan erabiltzen nuen eskema egiten jarraitzen dut.
Horregatik pentsatzen dut komenigarria izango litzatekeela Arte hezkuntzaren inguruko ezagutzak ere plazaratzea,


No hay comentarios:

Publicar un comentario