2011/12/14

AZKEN HAUSNARKETA

Amaitzeko, eta IKT-ko ikasgaia borobiltzeko, azken hausnarketa egitea aproposa iruditu zait. Alde batetik, esan beharra dago hasi ginean irakasgai honekin ez nekien nondik nora joango ginen. Denbora pasa ahala, oso baliagarria izan dela konturatu naiz.
Irakasgai hau bi atal desberdinetan banatuta egon da alde batetik klase magistralak eta bestetik praktikak. Izan ere, aipatzekoa da klase praktikak magistralak baina askoz aberasgarriagoak izan direla. Astero klasean 4 ordu irakasgai honi eman diodan arren,  etxean ere ordu batzuk ematea garrantzitsua izan da.
Or-ohar oso pozik nago irakasgai honekin, hasieran ez nintzen oso trebea izan teknologia berriekin, baina azkenean nire bloga sortzeko gai izan naiz.
Oso baliabide ona iruditzen zait lehen hezkuntzako gela batean erabiltzeko. Hainbat gauza argitaratu ez ezik gurasoekin harremanetan egoteko baliagarria delako.
Azkenik esan beharra dago, gustatuko litzaidakeela jarraitzea blog honekin, gauza gehiago argitaratzeko eta nire ezagutzak handitzeko.
Eskerrik asko “kolore biziak” bloga bisitatu dutenei eta ondo izan!!
JANIRE REKALDE.
LEHEN HEZKUNTZAKO 32. TALDEA

No hay comentarios:

Publicar un comentario