2011/11/18

AUTOBIOGRAFIA ARTISTIKOA

Power ponint honetan ikus dezakezue zein izan den txikitatik egindako eskulan guztiak.


Hasteko, esan beharra dago urte batzuk pasa direla azken arteko klasea eman nuenetik. Aurten, magisteritzako, eta hain zuzen ere, lehen hezkuntzako bigarren maila nagoenez, arte hezkuntzan gehiago sakontzeko, eta ezagutzeko aukera gehiago izango ditugu.
Beraz, autobiografia artistikoa deitzen den lanarekin abiapuntua jarri diogu ikasgaiari. Honekin lortu nahi dudana, nolabait, orain arte egin ditudan lanak hemen azaltzea da. Hezkuntzaren prozesuan zehar hainbat eskulan egin ditut, eta hauetariko deigarrienak direnak hemen jartzea aproposa iruditu zait.
Plastikako ikasgaia eskola hasten garenetik presente egon da. Ez dugu ahaztu behar txikitan gehien egiten dugun gauza eskolan marraztea da. Ez du inporta bakarrik garabato batzuk izatea, kontua da, hortik hasten garela gu deitzen diogunari arte adierazten.
Autobiografia honen bidez, lan batzuk bildu ditut, batzuk gidatuak izan dira, hau da, irakasleak gidoi bat emanda kopia bat egin dugu, beste batzuetan, ordea, inolako azalpenik gabe egin ditut.
Arte hezkuntzan testuingurua desberdina izan daiteke. Alde batetik, esango nuke motibazio eza eta ezintasunaren sentipena dagoela irakasleen aldetik, eta bestetik, material eta baliabideak nahiko urriak izaten direla.
Arte ikasgaian esate baterako ez dago tradizio disziplinarrarik, kurrikuluna ez da asko sakontzen ikasgai honetan, beraz, irakasleek ere garrantzia gutxi ematen diote arteari. Egia da, ez dagoela besteak adibidez, matematika edo lengoia bezain baloratuta.
Nire esperentziaren ondorioz, esan dezaket irakasleak ikasgai honetan motibatuta egotea oso garrantzitsua dela, eta besteak bezain garrantzitsua dela. Ebaluatzeko ez dago inolako irizpiderik eta edukiak sekuentziatu eta antolatu egin beharko lirateke.

No hay comentarios:

Publicar un comentario